Itxi

Gipuzkoa Basket

Cajasol 80 - GBC 59

GBCk alde handiarekin galdu du Cajasolen aurka (80-59)

Erredakzioa

Gipuzkoa Basket lehenengo itzuliko garaipena errepikatzetik oso urrun egon da, eta laugarren aldiz galdu du jarraian.

  • Gipuzkoa Basket, Cajasolen aurka ezinean. Argazkia: EFE.

    Gipuzkoa Basket, Cajasolen aurka ezinean. Argazkia: EFE.

Gipuzkoa Basketek oso ondo hasi du neurketa, biaina bigarren laurdenean akatsak egiten hasi da, eta atsedenaldiaren ostean, Cajasolek bere alde irauli du partida, erabat. Akats gehiegi egin ditu defensa lanean, eta alde handiarekin galdu du Cajasolen kontra (80-59). Jarraian galtzen duen laugarren partida izan da.

Bi taldeak garaipen kopuru berarekin heldu dira neurketara, baina oso ibilbide ezberdinekin. Cajasol goraka doa nabarmen, eta bederatzigarren garaipena lortu du. GBC, bitartean, zortzi garaipenetan geratu da, eta azken sei jardunaldietan partida bakarra irabazi du.

David Doblasek 8 puntu sartu ditu, ia jarraian, partidaren hasieran, eta Gipuzkoa Basketek aldea ireki du, baina Cajasolek laster neurketaren agintea eskuratu du. Bigarren zatian, lehenengo aldiz aurretik joan da Sevillako taldea, kapitainiaren hiruko bati esker (31-29).

3. laurdenean, Cajasolek garaipenari forma eman dio, Porzingis eta Franch aulkitik kantxara sartu direnean. Taldeari erasoa eman diote, eta gero aprobetxatuko zuten aldea ireki dute (54-40). Horrela, Gipuzkoa Basketek aldeko koefizientea galdu dute, azken jardunaldietan gertu egongo den aurkari baten aurrean.

Doblas izan da GBCko saskiratzailea. Taldeko lau jokalarik, aldiz, 0tik azpiko balorazioarekin bukatu dute partida.

FITXA TEKNIKOA

80 - Cajasol (18+13+23+26): Satoransky (10), Sastre (13), Mata (4), Landry (17), Balvin (7) -hasierako taldea-, Franch (8), Bamforth (2), Porzingis (9), Radicevic (2), Burjanadze (0) eta Harnangomez (8).

59 - Gipuzkoa Basket (20+9+11+19): Neto (5), Motos (0), Cortaberría (5), Doblas (23), Ramsdell (6) -hasierako taldea-, Robinson (2), Winchester (6), Salgado (9), Olaizola (2) eta Hanley (1).