Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Gipuzkoa Basket, Errege Koparako txartelaren bila

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak Estudiantes izango du aurkari eta nahikoa du garaipena lortzearekin Kopara sailkatzeko. Norgehiagoka igandean jokatuko da, 18:30ean.

  • David Doblas. Argazkia: EFE

    Gipuzkoa Basketek Kopa jokatzeko txartela lortu nahi du. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek Errege Kopa jokatzeko txartela izango du jokoan igande honetan (18:30ean) Madrilen. Estudiantes izango du aurkari Sito Alonsoren taldeak eta Kopako jokatzeko, nahikoa du garaipena lortzearekin. Porrota jasota ere, Kopara sailkatzeko aukerak ditu GBCk.

Estudiantes kaitsiera postuetan dago, eta Txus Vidorretak zuzentzen duen taldeak garaipena lortu nahi du, salbazio postuetara gerturatzeko.