Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
GBC, Kopatik gertuago (64-83)
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek Valladoliden ahultasunak baliatu ditu Ligako zortzigarren garaipena eskuratzeko. Robinson izan da partidako jokalari onena.
-
Valladolid-GBC. Argazkia: EFE
Lagun Arok denboraldiko zortzigarren garaipena eskuratu du Ligan, 14. jardunaldiko partidan Valladolid gaindituta (64-83). Jason Robinson izan da neurketako jokalari onena.
Etxeko taldeak baino hobeto hasi du norgehiagoka GBCk, baina ezin izan dio erritmoari eutsi. Gipuzkoarren jokoak bigarren zatian egin du hobera, defentsan sendo eta erasoan ondo aritu da.
Hala ere, partida erabakitzeke zegoen azken laurdenaren hasieran. Ezarritako intentsitateari eta Robinsonen jokoari esker Sito Alonsoren taldea nagusitu da azkenean.
Fitxa teknikoa:
64 - CB Valladolid (13+23+19+9): Rowe (13), Ivan Martinez (7), Sanders (2), Johnson (4), Sinanovic (2) -hasierako boskotea-, Vilhjalmsson (2), Andjusic (12), Haritopoulos (4), Suka-Umu (-) eta Cvetinovic (18).
83 - Lagun Aro Gipuzkoa Basket (15+19+23+26): Neto (11), Robinson (16), Winchester (11), Ramsdell (9), Doblas (12) -hasierako boskotea-, Salgado (14), Hanley (3), Cortaberria (3), Olaizola (4), Motos (-) eta Huskic (-).