Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Gipuzkoa Basketek porrotarekin agurtu du 2013a (63-56)
Erredakzioa
Sito Alonsoren gizonek partida kaskarra jokatu dute, eta Herbalife Kanaria Handiak aise irabazi du. Hala ere, GBCk playoff postuetan jarraitzen du.
Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Herbalife Kanaria Handiaren kontra, etxetik kanpora (63-56). Gipuzkoako taldeak partida oso kaskarra jokatu du erasoan, eta horiek aise irabazi dute, zaleen aurrean.
Bi taldeek akats ugari egin dituzte erasoan, baina Ramsdellek eta Newleyk puntu garrantzitsuak lortu dituzte (8-6). Herbalife Kanaria Handiak gogor sakatu du erasoan, baina Gipuzkoa Basket neurketa sartuta mantendu da (12-11). Lehenengo laurdena markagailuan goitik bukatu dute Sito Alonsoren gizonek, Doblsen saskiratze ikusgarriari esker.
Kanarietako taldeak markagailua irauli du (17-15) Beiranek eskuratutako hirukoari esker, baina GBC kondo eutsi du defentsan, eta markagailua estutu du (22-21). Donostiako taldeak 23-26koa jarri du Raul Netok lortutako birrintzeari esker, baina Baezek 28-26koa jarri du atsedenladia heldu aurretik.
Kanarietako taldeak erakustaldia eman du erasoan, atsedenaldiaren ostean, eta 11 puntuko alde garrantzitsua lortu du (37-26). Pedro Martinezek gizonek saskiratze errazak lortu dituzte (43-31), eta GBCk ezin izan du intentsitatea mantendu (46-38).
Beiranek 10 puntuko aldea jarri du, berriz ere, (48-38), eta Gipuzkoa Basketek erasoan gaizki jarraitu du (55-46). Robinsonek 55-48koa lortu du bukaerarako hiru minuturen faltan, vaina Kanaria Handiak ez du akatsik egin, eta garaipena aise lortu du (63-56).
- Fitxa teknikoa:
63. Herbalife Kanaria Handia (12+16+18+17): Bellas (6), Hansbrough (14), Newley (13), Martin (2) eta Baez (12) -hasierako bostekoa-, Oliver (5), O'Leary (-), Beiran (7) eta Tavares (4).
56. Gipuzkoa Basket (15+11+12+18): Salgado (3), Robinson (12), Kortaberria (-), Ramsdell (10) eta Doblas (8) -hasierako bostekoa-, Winchester (10), Hanley (-), Neto (9) eta Olaizola (4).