Itxi

Gipuzkoa Basket

Liga

Laugarren garaipena jarraian erdietsi du Gipuzkoa Basketek (77-58)

Erredakzioa

Atsedenaldiaren ostean suspertu dira donostiarrak, eta hiruko marratik partida erabat erabakita utzi dute.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek bolada onari eutsi dio eta laugarren garaipena jarraian eskuratu du Ligan. Endesa Ligako 12. jardunaldiko partidan, Fuenlabradari irabazi dio etxean (77-58).

Bigarren zatiaren hasierara arte parekatua izan da neurketa. Defentsan lan bikaina egin dute talde biek, eta, beraz, Robinson zein Panko "eskuak lotuta" zeuden.

Baina atsedenaldiaren ostean suspertu dira donostiarrak, eta hiruko marratik partida erabat erabakita utzi dute. Azkenean, garaipen erraza lortu dute.

Fitxa teknikoa:

77.- Gipuzkoa Basket: Neto (5), Winchester (5), Robinson (18), Ramsdell (15), Doblas (14)- hasierako boskotea- Hanley (2), Salgado (15), Cortaberria (3), Olaizola, Motos.

58.- Fuenlabrada: Cabezas (8), Feldeine (17), Vega (6), Panko (6), Vargas (4)-hasierako boskotea- Montañez (12), Arnold (2), Paunic (3), Diagne, Mejeris.