Itxi

Gipuzkoa Basket

Igandean, 18:00etan

Gipuzkoa Basketek laugarren garaipena bilatuko du, Manresan

Erredakzioa

Sailkapeneko beheko postuetan dauden taldeekin aldea handitzeko abagune ederra izango dute Sito Alonsoren gizonek.

  • Robinson Rio Naturaren kontra. Argazkia: EFE

    Robinson Rio Naturaren kontra. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek denboraldiko bere laugarren garaipena bilatuko du Bruixa D’or Manresaren kontra. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean, hiru garaipen eta bost porrotekin, eta neurketak garrantzia berezia izango du. Donostiako taldeak azkenengo sailkatuekin aldea handitzeko aukera apartra izango du, baina horretarako erasoko jokoa asko hobetu beharko du, etxetik kanpora.

Ilunben Rio Natuta Monbusen aurka porrot mingarria jaso ondoren GBCk sentsazio onak berreskuratzeko aukera ederra izango du. Jason Robinsonek eta David Doblasek taldea gidatu beharko dute beste behin, baina aulkitik irtengo diren jokalarien puntuak neurketako gakoa izango dira.

Kataluniako taldeak ere bere laugarren garaipena bilatuko du, zaleen aurrean, Endesa Liga hasiera gorabeheratsua egin ondoren.

Jarraitu Gipuzkoa Basketen norgehiagoka, zuzenean ETBKn eta eitb.com-en, igandean 18:00etatik aurrera.