Itxi

Gipuzkoa Basket

63-67

Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Rio Naturaren aurka

Erredakzioa

Partida oso parekatua izan da amaierara arte, baina azken txanpan Obradoiro izan da nagusi, eta garaipena lortu du (63-67).

2:36

Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Rio Naturaren aurka Illunben. Norgehiagoka oso parekatua izan da amaierara arte, baina azken txanpan nagusi izan da kanpoko taldea, eta garaipena lortu du (63-67)

Partida oso parekatua izan da hasieratik (8-8 eta 11-11), eta bi taldeei kosta egin zaie markagailuan aldeak lortzea. Bi aurkariak antzera ibili dira erasoko eta defentsako lanean, eta etxeko taldeak puntu bateko abantailarekin bukatu du lehen laurdena (18-17).

Bigarren laurdenari ondo ekin dio Gipuzkoa Basketek (21-17), baina Obradoirok azkar erreakzionatu eta aurrea hartu du, zazpi puntuko aldea lortu arte (24-31). Laurdenaren azken txanpan hobeto jokatu du Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak, eta aldeak murriztea lortu du, baina talde bisitaria izan da atsedenaldira abantailarekin iritsi dena (33-35).

Atsedenalditik itzuli ostean, Rio Naturak oso ondo ekin dio laurdenari eta zortzi puntuko abantaila lortu du (39-47). Gipuzkoa Basket ezienean ibili da hirugarren laurdenaren hasieran, baina azken txanpan erreakzionatu egin du, eta hirugarren laurdena berdinduta bukatu da (49-49).

Azken laurdena ere estu joan da, eta parekotasuna izan da nagusi laugarren laurdenean. Gipuzkoa Basketek hiru puntuko abantaila lortu du hasierako minutuetan, baina Rio Natura borrokarako prest egon da, eta ez dio etxeko taldeari abantaila hartzen utzi. Kanpoko taldeak ondo jokatu ditu azken minutuak, eta, ondorioz, garaipena lortu du, 63-67ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

63.- Gipuzkoa Basket: Neto (11), Winchester (2), Ramsdell (8), Robinson (12), Doblas (13)- hasierako bostekoa- Cortabarria (2), Motos (2), Hunley (0), Salgado (13), Olaizola

67.- Rio Natura Monbus: Xanthopoulos (9), Pumprla (11), Muscala (13), Corbacho (10), Minnerath (0)- hasierako bostekoa- Delas (16), Rafa Luz (8), Iñaki Sanz (0), Dewar (0), Scott, Stobart

Epaileak: Perez Perez, Castillo, Soto.

Markagailua laurden bakoitzaren amaieran; 18-17; 33-35-atsedenaldia- 49-49; 63-67.