Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Gipuzkoa Basketek azken hasperenean galdu du Joventuten aurka (62-64)

Erredakzioa

Sito Alonsoren gizonei kosta egin zaie partidan sartzea, bigarren zatian aurretik jarri diren arte. Salgadok garaipena eskuetan izan du, azken segundoan jaurtitako hirukoarekin.

  • Gipuzkoa Basketek ezin izan du Joventut mendean hartu. Efe.

    Gipuzkoa Basketek ezin izan du Joventut mendean hartu. Efe.

Fiact Joventut taldeak garaipena lortu du (62-64) Gipuzkoa Basketen etxean. Donostiarrek oso txarto hasi dute neurketa baina azken segundoan garaipena escurra izan dute, Javi Salgadok egindako jaurtiketan.

Talde kataluniarra jaun eta jabe izan da lehen laurdenean, Vivesen gidaritzapean eta defentsa zorrotza eginda. Hori guztiari esker, nagusi izan dira atsedenaldira arte.

Donostiarren partida gehienetan gertatzen den bezala, Sito Alonsoren mutilek adorea agertu dute eta 58 eta 59 hurbildu dira markagailuan. Momentu horretan, egoerari buelta ematea posiblea zirudien.

Baina Joseph eta Savane jokalariek aldea bost puntura igotzea lortu dute eta amaierarako 30 segundoren faltan, Joventut 60 eta 64 izan da aurretik. Robinsonek aldea bi puntura murriztu du.

Badalonako taldearen azken jabetzan, Gipuzkoa Basketek baloia berreskuratu du eta azken jaurtiketa Javi Salgado bere jokalari onenaren eskuetan utzi du. Salgadok hirukoa jaurti du, baina baloiak ez du saskian sartu nahi izan. Azkenean, beraz, Joventutek eraman du garaipena.

Fitxa teknikoa:

62.- Gipuzkoa Basket: Neto (2), Ramsdell (0), Robinson (21), Cortaberria (0), Doblas (8)- hasierako boskotea- Salgado (21), Winchester (0), Motos (3), Hanley (0), Huskic (5), Olaizola (2).

64.-Fiatc Joventut: Vives (16), Barrera (2), Joseph (9), Shurna (3), Miralles (6)- hasierako boskotea- Llovet (12), Ventura (1), Savané (7), Sans (0), Kirksay (8), Suárez (0).