Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Valentzia Gipuzkoa Basket baino gehiago izan da (87-58)

Erredakzioa

Donostiako taldeak porrot gogorra jaso du Fontetan, Perasovicen gizonen aurka. Laranjek partida borobila jokatu dute, eta GBCk ezin izan die aurre egin.

0:59

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek jipoia jaso du Valentziaren aurka (87-58), eta ezin izan du bigarren garaipena jarraian eskuratu.

Hasieratik jaun eta jabe izan da etxeko taldea, eta azkar lortu dute abantaila hartzea. Talde gipuzkoarra ezinean ibili da lehen laurdenean eta Valentziak 13 puntuko aldea eskuratu du lehen hamar minutuen amaieran. Bigarren laurdenean, aldeak murriztu nahi izan ditu Lagun arok, baina Valentziak ez dio utzi. Talde valentziarrak eroso jokatu du, eta aldeak handitu egin ditu atsedenaldira iritsi aurretik (42-25).

Hirugarren laurdenean kontzentratuta kantxaratu da Gipuzkoa Basket eta aldeak pixka bat murriztea lortu du. Dena den, Valentzia ez da kikildu, eta hirugarren laurdenean erabat bideratuta utzi du norgehiagoka (62-35). Azken laurdenerako guztia erabakita egon da, eta Valentziak festa biribildu du (87-58).

Fitxa teknikoa:

87 - Valentzia Basket (23+19+28+17): Van Rossom (10), Rafa Martinez (10), Sato (6), Aguilar (8), Lishchuk (10) –hasierako bostekoa- Triguero (8), Doellman (9), Lucic (3), Dubljevic (18), Lafayette (3) eta Perez (2).

58 - Gipuzkoa Basket (10+15+22+11): Salgado (-), Winchester (3), Robinson (16), Ramadell (9), Doblas (15) –hasierako bostekoar- Motos (-), Neto (10), Hanley (-), Olaizola (2) eta Cortaberria (3).

Epaileak: Martin Bertran, Castillo eta Aliaga.