Itxi

Gipuzkoa Basket

Oso ondo defentsan

Gipuzkoa Basketek denboraldi-aurre borobila egin du

Erredakzioa

Donostiako taldeak Endesa Ligako aurkarien kontrako lagunarteko guztiak irabazi ditu. Sito Alonsoren gizonek denboraldia hasteko prest daudela erakutsi dute.

  • David Doblas. Artxiboko argazkia: EFE

    David Doblas. Artxiboko argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek konfiantzarekin ekingo dio Endesa Ligari, datorren asteburuan. Donostiako taldeak ACB mailako taldeen aurka jokatu dituen lagunarteko guztiak irabazi ditu, eta aurkariek ezin izan dituzte 80 puntuak gainditu. Defentsan, Endesa Ligako talderik onena izan da, denboraldi-aurrean.

Sito Alonsok lan bikaina egin du udan, eta pieza berri guztiak taldera ederki moldatu dira. Defentsan lan gogorra egin dute, eta emaitza kantxan argi ikusi da.

Gipuzkoako taldeak zazpi lagunarteko jokatu ditu, eta Pau Orthez taldearen aurkakoa soilik galdu du. Bilbao Basket, Laboral Kutxa, Fuenlabrada, Blusens Monbus, Cai Zaragoza eta CB Canariasen aurkako partidak irabazi egin ditu, defentsan erakustaldia emanda. Aurkari guztiak 80 puntu azpitik utzi dituen talde bakarra da.