Gipuzkoa Basket
100-67
Real Madrilek aise garaitu du Lagun Aro donostiarren azken neurketan
Erredakzioa
Real Madrilek ez du errukirik izan, eta 100 puntura ailegatu da Donostiarrak Endesa Ligan jokatuko duten azken norgehiagokan.
-
Javi Salgado. Argazkia: EFE.
Neurketako hasiera lasaia izan bada ere, minutuak aurrera egin ahala Pablo Lasoren mutilen kalitatea gailendu egin da. Lehen laurdena lau puntuko aldearekin bukatu dute madrildarrek.
Jayre Carrolli esker zuriak aldea handitu dute bigarren laurdenean. Hiruko marratik egindako saskiratzeei esker eta jokalariak aldatzeko aukerarekin 17 puntuko aldearekin heldu dira atsedenaldira (45-28).
Hirugarren laurdenean, talde zuriak lortutako errenta handitu dute. Horretaz baliatuta Pablo Lasok normalean jokatzen ez duten jokalariak kantxaratu ditu.
Sito Alonsok lau jokalari bakarrik izan ditu eserlekuan aldaketak egiteko eta hori asko nabaritu da jokoan. Morris Finley (14 puntu) eta David Doblas (12 puntu) izan dira Real Madril taldeari aurre egiteko saskiratze gehien erdietsi dituzten jokalariak.
Fitxa teknikoa
100 - Real Madril (18+27+28+27): Llull (17), Rudy Fernández (12), Suárez (5), Hettsheimeir (12) eta Begic (2) –hasierako bostekoa- Sergio Rodríguez (9), Carroll (16), Draper (6), Slaughter (5), Reyes (3), Darden (8), Hernangómez (5).
67 - Lagun Aro (14+14+22+17): Neto (7), Papamakarios (8), Olaizola (2), Díez (3), Doblas (12) –hasierako bostekoa- Salgado (9),Finley (14), Paunic (10), Rubio (2).
Epaileak: Pérez Pérez, Sánchez Montserrat eta Sánchez.