Itxi

Gipuzkoa Basket

66-59

Lagun Arok maila galdu du matematikoki

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak 66-59 galdu du Herbalife Gran Canaria taldearen aurka, eta salbazioa lortzeko aukerarik gabe geratu dira jada.

  • Herbalife-Lagun Aro GBC. Argazkia: EFE

    Lagun Arok 66-59 galdu du Herbalifen aurka. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk 66-59 galdu du Herbalife Gran Canaria taldearen aurka, eta talde gipuzkoarrak maila galdu du. Porrot honek matematikoki mailari eusteko aukera gabe utzi du Sito Alonsok zuzentzen duen taldea.

Azken laurdenera arte, partida parekatuta joatea lortu du Lagun Arok, baina azken laurdenean kale egin du talde gipuzkoarrak. Gipuzkoa Basketeko jokalariek falta pertsonal asko egin dizkiote aurkariei, eta Herbalifek ez du kale egin jaurtiketa librren marratik. Ondorioz, etxeko taldeak lortu du garaipena (66-59).

Fitxa teknikoa:

66. Herbalife Gran Canaria (16+22+11+17): Bellas (8), Newley (7), Beirán (2), Baez (13) eta Rey (10) –hasierako bostekoa -, Guerra (7), Nelson (9), Alvarado (8) eta Slokar (2).

59. Lagun Aro (12+23+12+12): Neto (11), Doblas (10), Salgado (8), Rubio (2) eta Paunic (8) –hasierako bostekoa- Papamakarios (-), Finley (7), Díez (9), Olaizola (-) eta Ibekwe (4).

Epaileak: Jose Antonio Martin Bertran, Carlos Peruga eta Pedro Munar.