Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Lagun Aro jaitsieratik gertuago dago Blusensen aurka galdu ostean

Erredakzioa

Lagun Arok ezin izan du Blusens Monbus mendean hartu eta jaitsieratik gertuago dago. Hala ere, amets egiten jarraitu dezakete Laboral Kutxaren garaipenari esker.

  • Doblasen saskiratze bat. Argazkia: EFE.

    Doblasen saskiratze bat. Argazkia: EFE.

Lagun Arok Endesa Ligan maila eustea zeukan jokoan, eta, horregatik, defentsan eta erasoan intentsitate maila ona erakutsi du neurketako lehen minutuetatik. Hala ere, Blusens Monbusek ez dio erraztasunik eman eta jokoan sartuta egon da hasieratik. Etxeko taldea saskiratze batzuetan kale egin du, eta Blusensek markagailuan aurretik jartzeko aprobetxatu du.

Bigarren laurdenean Lagun Arok indarrak berreskuratu eta Blusensen aurretik jarri da, baina, talde galiziarrak ez du play-offetarako sailkatzeko aukera galdu nahi izan, eta ez dio alde handia eman. Atsedenaldira 38-29ko markagailuarekin heldu dira.

Bi taldeek baloi gutxi galdu dituzte neurketako lehen zatian, baina ez dira fin ibili hiruko marratik. Sito Alonsoren mutilak defentsan ongi aritu dira eta horrek arnasa hartzeko aukera eman die. Doblas izan da neurketako jokalaririk onena. Finleyk, Woodsek eta Doblasek taldearen markagailurako puntuak batu dituzte.

Atsedenaldiaren ostean partida nahastu egin da. Etxeko taldeak sufritu egin du ezin izan baitio bolada onari eutsi. Bi taldeak 62 puntura heldu dira, baina berdinketaren ostean Blusens indartu eta 73-77 markagailuarekin bukatu da neurketa.

Gaurko porrota latza izan bada ere, donostiarrek oraindik amets egiteko aukera dute Fuenlabradak galdu egin baitu Laboral kutxaren aurka.

Fitxa teknikoa
73 - Lagun Aro GBC: Salgado, Papamakarios (12), Woods (15), Paunic (3), Doblas (17)- cinco inicial- Finley (14), Neto (2), Rubio (4), Dani Díez (2), Ibekwe (4).
77 - Blusens Monbus: Rodríguez (8), Corbacho (9), Pumprla (7), Kendal (3), Mejri (7)- cinco inicial- Buford (5), Rafa Luz (11), Hummel (10), Dewar (13), Junyent (4)
Epailea: González, Peruga, Cardús.