Itxi

Gipuzkoa Basket

86-74

Lagunk Arok kale egin du Zaragozan

Erredakzioa

Fuenlabradak eta Cajasolek larunbatean lortutako garaipenek ez diote talde gipuzkoarrari mesederik egiten. Ligaren azken txanpan, gainera, arerio zailak izango ditu Lagun Arok.

  • Lagun Arok ezin izan du garaipenik lortu. Argazkia: Efe.

    Lagun Arok ezin izan du garaipenik lortu. Argazkia: Efe.

Lagun Aro galtzaile atera da Zaragozan, CAIren aurka jokatutako partidan. Zaragozarrak nagusi izan dira eta donostiarrek ez dute maila eman.

Lehenengo laurdenean berdintasuna izan da nagusi. Sito Alonsoren bostekoak ondo eutsi die CAI Zaragozaren erasoei eta etxekoek 2-3 punto abantailak baino ez dituzte lortu. Gauzak horrela, lehen lardenaren amaieran berdinketa zen markagailuan: 19-19.

Bigarren 10 minutuetan, Aragoikoek aldea zabaltzea lortu dute. 27na berdindu ostean, CAI 36-28 jarri da aurretik eta atsedenaldian zortzi puntuko abantaila zuten zaragozarrek: 42 eta 34.

Atsedenaldiaren ostean, gipuzkoarrak berpiztu egin dira eta partida 42 puntura berdintzea lortu dute. Hala ere, energiak ez die asko iraun, Zaragozako taldeak aurrea hartu baitu berriro eta 11 puntuz jarri da aurretik (55-44). Lagun Aro, berriz, ezinean aritu da.

Azken laurdena markagailuan 9 puntu atzetik zirela hasi dute gipuzkoarrek (61-52). Gainera, CAI Zaragoza partida erabakita uztera atera da eta horrek ezer ezean utzi ditu Lagun Aroren ahalegin guztiak. Etxekoek 16 eta 18 puntuko aldea hartu dute markagailuan eta partida poltsikoan izan dute. Azkenean 86 eta 74 CAIren alde, eta Lagun Arok atzera pusoa emank du salbaziora bidean.

Fitxa teknikoa:

86 - CAI Zaragoza (19+23+19+25): Van Rossom (9), Toppert (2), Roll (16), Jones (10) y Norel (11) -hasierako boskotea- Llompart (6), Aguilar (7), Stefansson, Rudez (23), Fontet (2) eta Adrian Garcia.

74 - Lagun Aro GBC (19+15+18+22): Salgado (6), Papamakarios (3), Paunic (14), Woods (10) y Doblas (14) -hasierako boskotea- Neto (4), Finley (8), Ibekwe (9), Rubio (4) eta Diez (2).