Itxi

Gipuzkoa Basket

Lagun Aroren aurka (88-80)

Caja Laboralek irabazi du euskal derbia

Erredakzioa

Lagun Aroren aurka 88-80ko emaitzarekin lortu du garaipena Baskoniak. Talde gipuzkoarra jaitsiera postuetara itzuli da Buesa Arenan porrota jasota.

1:10
Caja Laboral Baskonia-Lagun Aro GBC

Caja Laboral Baskoniak bolada txarrari amaiera eman dio Lagun Aro GBCren aurka jokatu duen euskal derbia irabazita (88-80). Gipuzkoa Basketek Buesa Arenan irabazi gabe jarraitzen du, eta ezin izan du laugarren garaipena jarraian lortu.

Lehen laurdenean nagusi izan da Lagun Aro. Baskoniak baino hobeto jokatu du erasoan, eta etxeko taldeari asko kosta zaio partidan sartzea. Gipuzkoa Basketek lau puntuko aldearekin bukatu ditu lehen hamar minutuak (19-23).

Bigarren laurdenean, ordea, Baskoniak 22-4ko partziala lortu du, eta partida erabakita uzteko aukera izan du, baina Lagun Arok garaiz erantzun du, eta Caja Laboral bost puntuko aldea eskuratu du atsedenaldira iristean (44-39).

Atsedenalditik itzulita apurtu da norgehiagoka. Pixkanaka Caja Laboral abantaila hartzen hasi da, eta Lagun Aro ezinean ibili da. Sito Alonsok zuzentzen dituen jokalariak partidatik atera dira, eta laurdenaren amaieran Baskoniak bere aldeko 73-57ko emaitza eskuratu du.

Azken laurdenari 16 puntuko desabantailarekin ekin dio Lagun Arok, baina Caja Laboral erlaxatzearen ondorioz, aldeak murriztea lortu du talde gipuzkoarrak. Zazpi punturaino jaitsi du desabantaila GBCk, baina denbora gutxi geratu zaio Lagun Arori aurkaria estuasumetan jartzeko. Caja Laboral Baskoniak ondo eutsi dio aurkariari azken minutuetan, eta Gasteizeko taldeak irabai du euskal derbia (88-80).

Fitxa teknikoa:

88 Caja Laboral (19+25+29+15): Cook (2), Causeur (3), Nocioni (17), M. Bjelica (8), Lampe (15)-hasierako bostekoa-, Heurtel (13), Pleiss (10), San Emeterio (4), N. Bjelica (8), Jelinek (8).

80 Lagun Aro (23+16+18+23): Neto (7), Papamakarios, Diez (10), Finley (19), Doblas (8)-hasierako bostekoa-, Salgado (2), Rubio (13), Ibekwe (13), Paunic (8).

Epaileak: Redondo, Perea, Oyón.