Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Lagun Arok lanak egin ditu eta garaipena lortu du Murtziaren aurka
Erredakzioa
Sito Alonsoren mutilak garaile atera dira, azken bi laurdenetan bideratutako partidan.
Lagun Arok Endesa Ligako zazpigarren garaipena erdietsi du Murtziari 86-78 irabazita, Illunben. Garaipena lortzea nahitaezkoa zute gipuzkoarrek, sailkepeneko zulotik ateratzen hasteko.
Lehen laurdenean, Sito Alonsoren gizonek makal hasi dute partida, baina berehala erasora jo dute eta 16 eta 9 jarri dira aurretik 16 eta 9, 14 eta 0eko partzialari esker.
Bigarrenean, aldiz, donostiarrek ez dute asmatu. Murtziak jokoaren kontrola izan du eta Lagun Aro, gainera, ez da jaurtiketetan batere fin ibili. Gauzak horrela, eta 7 eta 23ko partziala lortuta, kanpotarrek berdinketa ezarri dute markagailuan atsedenaldirako: 38-38.
Atsedenaldiaren ostean partida hautsi egin da. Murtziaren presioak oztopo egiten zion Lagun Aroren jokoari, baloia euren eremutik ateratzeko ere arazoak zituzten donostiarrek. Gauzak horrela, Murtzia aurretik jarri da, 41-42 hirugarren laurdeneko lehen minutuetan. Bost puntuko aldeak izan ditu Murtziak, eta Lagun Arok itxaropenari eutsi dioPapamakariosek eta Salgadok sartutako hirukoei esker.
Partidako azken 10 minutuak Murtzia aurretik zela hasi dira, 53 eta 57, eta aipatutako Papamakarios eta Salgado izan dira donostiarren aukerei arnasa eman dietenak. Bien saskiratzeak ezinbestekoak izan dira markagailuari buelta eman eta talde gipuzkoarra aurretik jartzeko. 10 puntuko aldea ere lortu dute zenbait momentutan (77-67, 81-71), eta horrek garaipenerako bidea zabaldu die. Javi Salgadok norgehiagoka borobila egin du, eta dagoeneko 300 partida jokatu ditu ACB ligan.
Fitxa teknikoa:
86.- Lagun Aro GBC: Neto (4), Finley (11), Papamakarios (19), Woods (7), Doblas (10) –hasierako bostekoa- Díez, Salgado (20), Ibekwe (6), Paunic (3), Rubio (6).
78.- UCAM Murtzia: Ragland (16), Gatens, (17), Miso (2), Barlow, (2) Lewis (6) –hasierako bostekoa- Bernie Rodríguez (11) Tillie (12), Franch (12), Jasen.