Itxi

Gipuzkoa Basket

Sailkapenean

Lagun Arok mailari eusteko aurrerapauso handia eman du

Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak asko sufritu zuen aurreneko itzulian, baina pixkanaka, Finleyen eta Paunicen fitxaketekin salbaziotik gertuago daude.

  • Lagun Aro. Argazkia: EFE

    Lagun Aro. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk bere historiako aurreneko garaipena lortu du Mad-Croc Fuenlabradaren aurka, eta mailari eusteko borrokan sendo jarraitzen du. Jokalariek erritmoa hartu dute, eta Morris Finleyk eta Ivan Paunicek bultzada handia eman diote taldeari.

Talde orekatua lortzeko ia denboraldiko bi herenak eman ditu Sito Alonsok, aurreneko itzulian aurrekontuekin arazoak izan ondoren. Gipuzkoa Basketek une latzak bizi izan ditu, baina badirudi putzutik irteteko gai dela.

Morris Finleyek eta Ivan Paunicek erritmo berria eman diote taldeari, eta Donostiako taldeak errotazio handiagoa lortu du. Gainera, Woodsek aurrerapauso garrantzitsua eman du talde barruan, lehenengo itzulian gorabehera gehiegi izan ondoren.

Gipuzkoa Basketek Fuenlabrada garaipen bakarrera du sailkapenean. Ilunben sendo jokatu behar du, hurrengo jardunaldiak erabakigarriak izango baitira zalantzarik gabe.