Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Bizi-arnasa Lagun Arorentzat (72-86)

Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak denboraldiko seigarren garaipena eskuratu du, bigarrena jarraian, eta Fuenlabradari, gainera, average-a irabazi dio. Salgado eta Woods izan dira onenak.

1:01

Lagun Aro GBCk garrantzi handiko garaipena lortu du Fuenlabradari irabazita (72-86). Taldeak Aurkari zuzena gainditu du, eta, gainera, basket averagea lortu du.

Oso parekatua izan da Fernando Martin kiroldegian jokatutako lehen zatia. Hasieratik dena eman du Lagun Aro GBCk, baina Fuenlabradak ere joko ona eskaini du. Lehen laurdena 18-21 bukatu da.

Hiruko marratik bikain aritu dira talde biak. Gipuzkoako taldean, azpimarratzeko da Woodsek egindako lana. Fuenlabradan, Kortabarria izan da onenetarikoa. Atsedenaldian, Lagun Aro zen nagusi (42-43).

Azken laurdenari bi puntuko abantailarekin ekin dio GBCk Javi Salgadok, segundo baten faltan, sartutako saskiratzeari esker (60-62). Kapitaina erabakigarria izan da ere azken laurdenean.

Indartsu atera da GBC azken hamar minutuetan, eta Sito Alonsorenek 0-11ko partziala egin dute (63-75 35. minutuan). Etxekoak ez dira markagailuari buelta emateko gai izan eta garaipena gipuzkoarrek erdietsi dute. Lagun Arok bide onetik jarraitzen du.

Fitxa teknikoa:

72 - Mad-Corc Fuenlabrada (18+24+18+): Mainoldi (17), Valters (12), Feldeine (10), Cortaberria (13), Kurz (8) -hasierako bostekoa-, Sene (1), Muñoz (3), Colom (5), Vega (3), Sergio Sanchez.

86 - Lagun Aro GBC (21+22+19+): Papamakarios, Woods (22), Neto (7), Doblas (4), Paunic (12) -hasierako bostekoa-, Salgado (10), Finley (15), Ibekwe (11), Rubio (5).