Itxi

Gipuzkoa Basket

Ilunben

Lagun Aro azkenengo laurdenean berpiztu da (94-90)

Erredakzioa

Sito Alonsoren mutilek garaipen oso garrantzitsua lortu dute Manresaren aurka, eta Endesa Ligan bizirik jarraitzeko borrokan jarraituko dute.

  • Lagun Aro. Argazkia: EFE

    Lagun Aro. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek garaipen oso garrantzitsua eskuratu du etxean Manresaren aurka (94-90). Sito Alonsoren mutilek Endesa Ligan bizirik jarraitzeko borrokan jarraitu beharko dute, baina aurrerapauso garrantzitsua eman dute aurkari zuzenaren kontra.

Partida intentsitate handiarekin eta borrokarekin hasi dute bi taldeek, eta partida hil edo bizikoa dela argi gelditu da Ilunben. Hala ere, Kataluniako taldeak gehiago agindu du kantxan, eta 10-17koa jarri du markagailuan. Lagun Arok erantzuna eman nahi izan du, baina Sito Alonsoren mutilek ez dute erasoan astamtu (19-24).

Bigarren laurdenean Donostiako taldeak erasoan eta defentsan sendoago jokatu du, eta Finleyek eta Doblasek ondo gidatu dute raldea (34-37). Paunicek markagailua irauli du hiruko ikusgarri batekin (45-55), baina Troy Devriesek beste hiruko batekin erantzun du (45-47), atsedenaldia heldu aurretik.

Atsedenaldiaren ostean Manresak aise agindu du, eta 10 puntuko aldea lortu du (58-68). Hala ere, Gipuzkoako taldeak erantzun bikaina eman du, eta Sito Alonsoren Mutilak bi puntura hurbildu dira (69-71). Kataluniako taldeak sakatzen jarraitu du, eta hirugarren laurdena 73-77koarekin bukatu da.

Azkenengo laurdenean Donostiako taldea berpiztu egin da, eta markagailuko aldea, berriz ere, murriztu du (79-81). Hala ere, Manresak agintzen jarraitu du markagailuan, urruneko jaurtiketei esker. Doblasek markagailua irauli du (87-86) birrintze batekin, eta Netok 89-86koa jarri du. Lagun Arok gogor eusti du, eta garaipen ederra lortu du.

Fitxa teknikoa:

94.- Lagun Aro GBC (19+26+28+21): Salgado (9), Papamakarios (9), Rubio (8), Paunic (11), Doblas (13)-hasierako bostekoa- Woods (6), Neto (8), Finley (17), Diez (5) eta Ibekwe (8)

90.- Basket Manresa (24+23+30+13): Arco (8), Devries (22), Hanga (16), Yanev (1), Asselin (19)-hasierako bostekoa- Alex Hernandez (13), Arteaga (8), Creus, Laviña (3), Bitjaa eta Palson