Gipuzkoa Basket
Manresa eta 'Fuenla' aurkari
Datozen jardunaldiak erabakiorrak dira Lagun Arorentzat
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek asteburu honetan izango du bere lehen 'finala'. Endesa Ligako sailkapeneko azken postuan berdinduta dagoen Basquet Manresaren aurka jokatuko du talde gipuzkoarrak.
-
Lagun Aro GBCko jokalariak eta entrenatzaileak garaipen bat ospatzen. Argazkia: EFE
Lagun Aro GBC Endesa Ligako jaitsiera postuetan dago, eta datozen jardunaldiak erabakiorrak izango dira salbazioa lortu ahal izateko. Euskal derbia galduta Gipuzkoa Basketek salabazioa lortzeko lehian aurkari zuzenak dituen taldeen aurka jokatuko du datozen bi jardunaldietan.
Asteburu honetan lehen 'finala' jokatuko dutela esan daiteke. Donostian jokatuko dute Basquet Manresaren aurka. Talde katalana Lagun Arorekin berdinduta dago sailkapeneko azken bi postuetan. Porrot batek mailari eusteko ia aukerarik gabe utziko luke bai talde bat edo bestea.
Manresari irabazita, ordea, mailari eusteko aukerak izango lituzke Lagun Arok. Hurrengo jardunaldian Fuenlabrada izango dute aurkari. Fuenlabradak talde gipuzkoarrak baino bi garaipen gehiago ditu, eta jaitsieratik gertuen dagoen taldea da.
Madrilen jokatu ostean, salbazioa ia ziurtatuta duen Murtziaren aurka jokatuko beharko du Gipuzkoa Basketek. Mailari eutsi ahal izateko, eta partida hauetan garaipena lortzeko, erregulartasuna beharko du Lagun Arok.