Itxi

Gipuzkoa Basket

94-78

Lagun Arok garaipen garrantzitsua lortu du Valladoliden aurka

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketek partida ona jokatu du, eta aurkaria baino gehiago izan da laurden guztietan. Denboraldiko laugarren garaipena lortu du Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak.

0:50
Lagun Aro-Blancos de Rueda

Lagun Aro GBCk 94-78 irabazi dio Blancos de Rueda Valladolidi, eta denboraldiko laugarren garaipena lortu du. Partida hau irabazteak, maila mantentzeko itxaropena areagotzen du.

Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak bikain ekin dio partidari, eta azkar hasi da abantailak hartzen. Jokalariek jarrera bikaina azaldu dute, eta bikain ibili dira defentsako eta erasoko lanean. Lehen hamar minutuak bukatu direnean, hamar puntuko aldea lortu du Gipuzkoa Basketek (25-15).

Bigarren laurdenean Lagun Aro ez da erlaxatu. Gipuzkoako taldea ez da urduri jarri, eta ez dio bere jokoa egiten utzi Blancos de Rueda Valladolidi. Gaztela eta Leongo taldea saiatu da atsedenaldia baino lehen aldeak murrizten, baina ezinean ibili da gipuzkoarrek defentsabn egin duten lan onari esker. Partida, 43-30eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Gipuzkoa Basketek berdin jarraitu du atsedenalditik itzulita. Jokalariak adi eta partidan sartuta egon dira hasieratik. Sito Alonsok zuzentzen dituen mutilek ez diote erreaztasunik eman Blancos de Rueda Valladolidi, eta garaipena erabat bideratuta utzi dute hirugarren laurdenaren amaieran (66-50).

Azken laurdenean eroso jokatu du etxeko taldeak, eta erakustaldia eman du bere zaleen aurrean. Lagun Aroren jarraitzaileek asko gozatu dute bere taldearen jokoarekin, eta partida 94-78ko emaitzarekin bukatu da.

Fitxa teknikoa:

94 - Lagun Aro GBC (25+18+23+28): Neto (7), Papamakarios (12), Finley (18), Woods (19), Ibekwe (5)-hasierako bostekoa- Dani Diez, Doblas (19), Salgado (8), Paunic (2), Rubio (4).

78 - Blancos de Rueda Valladolid (15+15+20+28): Montañez (14), Renfroe (19), Grimau (2), Nacho Martin (15), Hunter (13)-hasierako bostekoa- Ewing Jr (7), Navarro (2), OŽLeary (6), Sinanovic, Cizauskas.

Epaileak: Perez Pizarro, Guirao eta Cardus.