Itxi

Gipuzkoa Basket

74-70 Unicajaren aurka

Lagun Arok ezinean jarraitzen du

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak 74-70 galdu du Unicajaren aurka Malagako Martin Carpena pabilioian. Lehen laurden tamalgarria jokatu du Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak.

  • Unicaja-Lagun Aro. Argazkia: EFE

    Lagun Arok 74-70 galdu du Unicajaren aurka. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk 74-70 galdu du Unicajaren aurka Malagan, eta talde gipuzkoarrak Endesa Ligako azken postuan jarraitzen du, hiru garaipen eta hamazazpi porroteko balantzearekin.

Partidari oso gaizki ekin dio Lagun Arok, eta Unicajak 14-0eko partziala lortu du. Minutuak pasa ahala Unicaja abantaila handitzen joan da (19-4 eta 23-7). Talde gipuzkoarra erabat galduta ibili da kantxan, eta lehen hamar minutuak etxekoen aldeko 27-10eko emaitzarekin bukatu dira.

Bigarren laurdenean guztiz aldatu da Lagun Aroren jokoa. Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak bikain ekin dio laurden honi, eta aldeak murriztea lortu du. Talde gipuzkoarra Unicajarengandik bost puntura jarri da (31-26), baina orduan esnatu da Unicaja, eta etxeko taldea hamar puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (46-36).

Hirugarren laurdenaren hasieran Unicaja nagusi izan da, eta abantaila polita lortu du (56-45). Bazirudien Unicajak aise irabaziko zuela, baina Lagun Arok ez du etsi, eta aldeak murriztea lortu du. Laurden amaiera ona jokatu du Gipuzkoa Basketek, eta hirugarren laurdena bost puntuko desabantailarekin amaitzea lortu du (60-55).

Azken laurdena parekatua izan da. Lehen minutuetan Unicaja izan da nagusi, eta bederatzi puntuko aldea eskuratu du Malagako taldeak (69-60), baina Lagun Arok ez du etsi, eta hiru puntura murriztu du desabantaila (69-66, 71-68 eta 73-70). Azken segundoetan, ordea, Unicajak ez du kale egin eta 74-70ko emaitzarekin irabazi du partida.

Fitxa teknikoa:

74 - Unicaja (27+19+14+14): Calloway (19), Urtasun (11), Vidal (-), Panko (4), Luka Zoric (16) -hasierako bostekoa- Simon (5), Williams (13), Lima (-), Perovic (6), Fran Vazquez (-) eta Zoran Dragic (-).

70 - Lagun Aro GBC (12+24+19+15): Salgado (7), Papamakarios (5), Paunic (14), Wooods (12), Doblas (2) -hasierako bostekoa-, Neto (-), Rubio (4), Finley (21), Daniel Díez (-), eta Ibekwe (5).

Epaileak: Conde, Sanchez Monserrat eta Soto.