Gipuzkoa Basket
Polemika amaieran
Lagun Arok porrot mingarria jaso du Estudiantesen aurka (79-77)
Erredakzioa
Sito Alonsoren taldeak eskura izan du garaipena, baina errebotea izan da taldearen amesgaiztoa eta Estudiantesek azken jokaldian erabaki du partida.
Lagun Arok zaplasteko berri bat jaso du. GBCk denboraldiko hamaseigarren porrota jaso du, Estudiantesen etxean galduta (79-77). Amaieran polemika izan da nagusi, Nogueirak azken segundoan lortu baitu garaipenaren saskiratzea. GBCk luzapena eskatu du.
Defentsan lan ona egin dute gipuzkoarrek lehen laurdenean, eta bigarrenari hiru puntuko errentarekin ekin diote (14-17). Baina Estudiantes hasi eta berehala suspertu da eta partda berdintzea lortu du (19-19).
Errebotea izan da GBCren amesgaiztoa. Erasoan ondo aritu dira, baina ez hiru puntuko lerrotik. Hala ere, erritmoari ondo eutsi dio Lagun Arok eta atsedenaldia berdintasuna zen nagusi markagailuan (39-39).
Estudiantes Lagun Aro baino gehiago izan da hirugarren laurdenean, baina gipuzkoarrek lanean jarraitu dute, eta amaieran aldea lau puntukoa zen madrildarrentzat (58-54). Paunic bikain aritu da.
English izugarri batek GBC izutu du markagailua 75-66 jarrita, baina berehala partidan sartu da berriz ere Sito Alonsoren taldea (75-70), eta amaierarako 58 segundoren faltan neurketa berdindu du Salgadok (75-75). Nogueirak egin du, azken segundoan, garaipenaren saskiratzea. GBC kexu agertu da.
Fitxa teknikoa:
79. Asefa Estudiantes (14+25+19+21): Granger (7), English (31), Kirksay (6), Gabriel (8) eta Barnes (0) -hasierako bostekoa- Clark (3), Jaime Fernandez (5), Fisher (3), Kuric (13) eta Lucas Nogueira (3).
77. Lagun Aro (17+22+15+23): Salgado (10), Woods (20), Paunic (13), Papamakarios (4) eta Doblas (13) -hasierako bostekoa- Neto (2), Rubio (2), Deez (2), Finley (9) eta Ibekwe (2).