Gipuzkoa Basket
Akordioa
Kuksiksek ez du Lagun Aron jarraituko
Erredakzioa
Jokalaria eta Donostiako taldea akordio batera heldu dira, eta Letoniako jokalariaren kontratua deuseztatzea erabaki dute.
-
Kuksiksen artxiboko irudia (eskuina). Argazkia: EFE
Rihards Kuksiksek ez du Lagun Aro GBCn jarraituko. Jokalaria eta Donostiako taldea akordio batera heldu dira, eta Letoniako jokalariaren kontratua deuseztatzea erabaki dute.
Jermaine Taylor estatubatuarra izan da GBCri agur esan dion azken jokalaria. Ivan Paunic eta Morris Finley jokalarie, bestalde, denboraldia bukatu arte jokatuko dute Lagun Aron.