Gipuzkoa Basket
Medikuak baikor dira
Miguel Santos eragindako komatik esnatu dute
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketeko ohorezko presidentea kamera hiperbariko batean sartuta egon da ospitaleratu zutenetik eta pixkanaka-pixkanaka tenperatura igotzen joan dira esnatu arte.
-
Miguel Santos Gipuzkoa Basketeko ohorezko presidentea. Argazkia: EITB
Miguel Santos Gipuzkoa Basketeko ohorezko presidenteak Donostia Ospitalean egonkor jarraitzen du. Eragindako komatik esnatu dute, auto istripua izan eta 48 ordura.
Santos kamera hiperbariko batean sartuta egon da ospitaleratu zutenetik eta pixkanaka-pixkanaka tenperatura igotzen joan dira esnatu arte. Ondorengo orduetan medikuek bere osasun egoeraren berri emango dute.