Gipuzkoa Basket
Medikuak baikor dira
Miguel Santosek eragindako koman jarraitzen du
ETB
GBCko ohorezko presidenteak auto istripua izan zuen ostegun goizean Etxegarateko mendatean, Gasteizera zihoanean.
-
Miguel Santos, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
GBCko ohorezko presidenteak, Miguel Santosek, eragindako koman jarraitzen du, Donostia Ospitalean. Hasiera batean, medikuek 15:00etan esnatu behar zuten, baina koman uztea erabaki dute. Ez da seinale txarra, Santos egonkor baitago eta egoera horretan utzi dute, baikor direlako. Larunbatean berriro aztertuko dute esnatu edo ez.
Miguel Santosek auto istripua izan zuen ostegun goizean Etxegarateko mendatean, Gasteizera zihoanean.