Itxi

Gipuzkoa Basket

Larunbatean, 19:15ean

Neurketa nekeza Valentzia Basketen aurka

Erredakzioa

Aurreko jardunadian, porrot mingarria jaso zuen Lagun Arok Palaun, Bartzelonaren kontra (98-50), eta horregatik ez du zaleen aurrean huts egin nahi.

  • Lagun Aro GBC. Argazkia: EFE

    Lagun Aro GBC. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk Valentzia Basket hartuko du larunbat honetan etxean, Endesa Ligako 17. jardunaldiko partidan (19:15ean). Norgehiagoka zaila izango da GBCrentzat, baina aurkariaren nekea baliatu nahi dute gipuzkoarrek denboraldiko hirugarren garaipena eskuratzeko.

Aurreko jardunadian, porrot mingarria jaso zuen Lagun Arok Palaun, Bartzelonaren kontra (98-50), eta horregatik ez du zaleen aurrean huts egin nahi. Mailari eustea du oraindik ere helburu.

Xede horretan lagunduko du Donostiara heldu berria den Ivan Paunic eskolta serbiarrak. Bestalde, aste honetan jakinarazi du GBCk Taylorrek ez duela taldean jarraituko.