Itxi

Gipuzkoa Basket

Etxagarateko mendatean

Miguel Santosek auto istripua izan du, baina egonkor dago

Erredakzioa

Lagun Aro GBCko ohorezko presidenteak auto istripua izan du gaur goizean Etxagarateko mendatean, 11:20ak aldera.

  • Miguel Santosen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Miguel Santosen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Miguel Santos Lagun Aro GBCko ohorezko presidentea larri zauritu da gaur goizean, 11:20ak aldera, Etxagarateko mendatean jazotako auto istripuan. Azken orduko albisteek diotenez, Miguel Santosek ez du barne lesiorik, eta egonkor dago.

Santosen Mercedes Benz autoa Gasteizko norabidean zihoan, eta, argitu gabe dauden arrazoiengatik, irauli egin da. Istripuaren lekuan bertan artatu dute Santos, baina berehala Donostia Ospitalera eraman dute.

1951. urtean jaio zen Miguel Santos, Iruñean. Egun Lagun Aro GBCko ohorezko presidentea da. Aurretik, Fernando Hierro, Luis Milla, Jose María Bakero, Xabi Alonso edo Davor Suker bezalako jokalariak ordezkatu zituen 2005. urtean, Realeko presidente kargua eskuratzeko hautagaitza aurkeztu zuen.