Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Bartzelonak jipoi historikoa eman dio Lagun Arori (98-50)

Erredakzioa

Sito Alonsoren mutilek sekulako jipoia jaso dute, eta sailkapeneko azkenengo postutik irten ezinik jarraitzen dute.

1:21
Bartzelona-Lagun Aro

Gipuzkoa Basketek bere historiako jipoirik handiena jaso du Bartzelona Regalen aurka (98-50). Donostiako taldea ezinean aritu da norgehiagoka osoan zehar, eta blaugranek aise irabazi dute partida. GBCk sailkapeneko azkeneko postuan jarraitzen du.

Bartzelonako taldea jaun eta jabe izan da aurreneko laurdenean, eta Xavi Pascualen mutilek 11-2ko hasierako partziala eskuratu dute, oso erraz. Lagun Aro ezin izan du Bartzelonaren erritmoa jarraitu, eta lehenengo laurdenean markagailuko aldea handiegia izan da (30-13).

Donostiako taldeak erritmoa bizitu egin du bigarren laurdenean, baina Kataluniako taldeak intentsitatea mantendu du, eta puntuak, erraz, lortu ditu (40-18). Victor Sadak ederki gidatu du Bartzelonaren erasoa, eta atsedenaldian 50-28 markagailuan goitik mantendu da etxeko taldea.

Atsedenaldiaren ostean Bartzelonako taldeak erasoan gehiago sakatu du, eta 17-0eko partzial ikusgarria eskuratu du. Sito Alonsoren taldeak soilik 10 puntu eskuratu ditu, hirugarren laurdeneko azkeneko minutuetan, eta blaugranek 27 puntu eskuratu dituzte (77-38). Hirugarren laurdenean norgehiagoka erabakita gelditu da.

Azkenengo laurdenean Xavi Pascualeko ezohiko jokalariei minutuak eman dizkie, eta emaitza 98-50ekoa izan da Palau Blaugranan. Lagun Aro GBCk jipoi gogorra jaso du itxura oso kaskarra erakutsita.

- Fitxa teknikoa:

98 - Bartzelona Regal (30+20+27+21): Sada (13), Navarro (10), Mickeal (11), Lorbek (11), Tomic (11) - hasierako bostekoa - Marcelinho (11), Jawai (9), Wallace (2), Todorovic (1), Rabaseda (2), Abrines (7) eta Jasikevicius (10).

50 - Lagun Aro (13+15+10+12): Neto (14), Papamakarios (2), Taylor (7), Woods (6), Doblas (5) -hasierako bostekoa- Díez (7), Salgado (5), Kuksiks (-), Ibekwe (4), Rubio (-) eta Olaizola (-).