Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Lagun Arok hamahirugarren porrota jaso du Blusens Monbusen aurka

Erredakzioa

Sito Alonsoren mutilek porrot gogorra jaso dute Obradoiroren aurka (71-60), atsedenaldiaren ostean 22-4ko partziala jaso ondoren.

  • Lagun Aro GBC. Argazkia: EFE

    Lagun Aro GBC. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk bolada txarrari amaiera eman ezinik jarraitzen du, eta Blusens Monbusen aurka 71-60 galdu du etxetik kanpora. Gipuzkoako taldea nagusi izan da aurreneko zatian, baina atsedenaldiaren ondoren Sito Alonsoren mutilak behera etorri dira, eta Galiziako taldeak markagailua irauli du.

Donostiako taldeak errimto bizia ezarri du kantxan, eta markagailuan goitik aise jarri dira (14-16). Gipuzkoa Basketek erasoan asko sakatu dute, eta lehenengo laurdena 18-22koarekin bukatu da.

Bigarren laurdenean Lagun Arok markagailuan agintzen jarraitu du (26-31), baina Blusens Monbusek defentsa gogortu du, eta partidan ondo sartuta mantendu da (30-35).

Atsedenaldiaren ostean, Obradoirok erasoan erakustaldia eman du eta Sito Alonsoren taldea ezinean ibili da. Galiziako taldeak partizal ikusgarria lortu du, hirugarren laurdenean (22-4), eta partida aldapa gora jarri zaio Gipuzkoa Basketi (52-39).

Lagun Arok ezin izan du azkeneko laurdenean markagailua irauli, erasoan asko hobetu arren, eta Moncho Fernandezen mutilek partida erabakita utzi dute. Obradoiro oso sendo mantendu da, eta emaitza 71-60koa izan da.

Fitxa teknikoa:

71-Blusens Monbus (18+12+24+19): Andres Rodriguez (9), Alberto Corbacho (12), Pavel Pumprla (15), Levon Kendall (10), Oriol Junyent (2) -hasierako bostekoa-, Robbie Hummel (14), Micky Garcia (-), Ben Dewar (4), William Buford (2), Salah Mejri (3) eta Rafa Freire (-).

60-Lagun Aro GBC (22+13+4+21): Raulzinho Neto (2), Manolis Papamakarios (4), Jermaine Taylor (4), Qyntel Woods (13), Ekene Ibekwe (6) -hasierako bostekoa-, Guille Rubio (1), Daniel Diez (2), David Doblas (8), Javi Salgado (12) eta Rihards Kuksiks (8).