Itxi

Gipuzkoa Basket

71-85

Lagun Arok ezin izan du ezustekoa eman Real Madrilen aurka

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak 71-85 galdu du Endesa Ligako liderraren aurka. GBC sailkapenaren behealdean dago bi garaipenekin eta Real Madrilek partidarik galdu gabe jarraitzen du.

0:32
Lagun Aro-Real Madril. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk ezin izan du denboraldiko hirugarren garaipena lortu. Etxean jokatu du Real Madrilen aurka, eta 71-85eko emaitzarekin galdu du talde gipuzkoarrak.

 

Partida parekatuta hasi da, baina minutuak pasa ahala Real Madril nagusitzen hasi da. Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak erraz gainditu du Lagun aroren defentsa, eta lehen laurdena hamar puntuko abantialrekin bukatu du Madrileko taldeak (12-22).

 

Bigarren laurdenean bideratu du garaipena Real Madrilek. Galduta ibili da Lagun Aro bigarren laurdenaren hasieran, eta talde bisitariak zuloa ireki du markagailuan. Real Madrilen aldeko 34-50eko emaitzarekin iritsi da norgehiagoka atsedenaldira (34-50).

 

Abantaila handia lortu du Real madrilek bigarren laurdenean, baina hirugarrenaren hasieran handitu egin du lehendik izan duen errenta. . Hogei punturainoko abantaila eskuratu du talde madrildarrak (42-62 eta 46-66). Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak hamabost puntuko abantailarekin bukatu du hirugarren laurdena (55-70).

 

Erlaxatuta kantxaratu da Real madril azken laurdenean, eta horretaz baliatu da Lagun Aro aldeak murrizteko. Talde gipuzkoarra bederatzi punturaino gerturatu da (63-72). Real Madril, ordea, ez da urduri jarri. Madrileko taldeak partida berriro kontrolpean izatea lortu, eta ez dio garaipenak ihes egin (71-85).

 

Fitxa teknikoa:

71.- Lagun Aro GBC: Salgado (8), Neto (4), Taylor (16), Woods (4), Doblas (5)- hasierako bostekoa-Ibekwe (11), Papamakarios (3), Kuksiks (3), Dani Díez (13), Rubio (4), Olaizola, Motos.

85.- Real Madril: Llul (24), Sergio Rodríguez (18), Suarez (4), Mirotic (13), Slaughter (4)-hasierako bostekoa- Carroll (4), Draper (11), Begic (3), Reyes (4).

Epailea: Bulto, Sánchez eta Castillo.

Partzialak: 12-22; 34-50- atsedenaldia- 55-70; 71-85.