Itxi

Gipuzkoa Basket

79-70

Denboraldiko bigarren garaipena lortu du GBCk CAI Zaragoza gaindituta

Erredakzioa

Sito Alonsoren gizonek neurketa borobila egin dute, baina lan handia egin behar izan dute zaleen aurrean garaipena eskuratzeko.

0:35
Taylor

Lagun Aro GBCk denboraldiko bigarren garaipena lortu du, etxean, CAI Zaragoza mendean hartuta (79-70). Zaleei garaipena eskaini diote gipuzkoarrek Endesa Ligako 13. jardunaldian.

Lehen laurdenean susperraldia behar izan du Sito Alonsoren taldeak. Aurkariak ondo hasi du neurketa, baina esnatu da GBC eta aurreneko minutuetan markagailuan nagusi izan dira (26-20). Lagun Arok ez du hirukoetan huts egin, eta bost lortu ditu. Woods eta Taylor izan dira gakoak.

CAIk aurre egin dio GBCri bigarren laurdenean, eta gipuzkoarrek lan handia egin behar izan dute atsedenaldira markagailuan aurretik heltzeko (40-39).

Zaragozako taldeak ez zuen amore eman nahi, baina Lagun Arok partida borobila egin du, atzean zein erasoan. Azpimarratzekoa da David Doblasek eta Javi Salgadok egindako lana. Hirugarren laurdena 61-51 amaitu da.

Saiatu da CAI azken hamar minutuetan, baina garaipena Donostian geratu da, merezita. Javi Salgadoren hirukoak, bukaerarako segundo baten faltan, amaiera bikaina eman dio partidari. Woods izan da partidako saskiratzeile nagusi 19 punturekin.

Fitxa teknikoa

79.- Lagun Aro GBC: Salgado (18), Papamakarios (3), Rubio (3), Taylor (12), Doblas (6).- Ibekwe (2), Woods (19), Dani Díez (2), Neto (8), Kuksiks (6), Olaizola, Motos.

70.-CAI Zaragoza: Rudez (10), Roll (8), Van Rossom (14), Toppert, Norel (6)- hasierako bostekoa- Jones (4), Stefansson (7), Llompart (13),