Bilbao Basket
FIBA Europa Kopa
Bilbao Basket, Europa Kopako tituluaren bila
EITB Media
Bilboko taldeak finaleko joaneko neurketan lortutako zazpi puntuko errentarekin ekingo dio PAOKen aurkako itzuliko partidari. Finala zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
-
Bilbao Basket. Argazkia: EFE
Surne Bilbao Basketek Europa Kopako titulua bereganatu nahi du asteazken honetan, apirilaren 23an, PAOKen aurka Salonikan (Grezia) jokatuko duen finaleko itzuliko partidan.
Bilboko taldeak finalaren joaneko norgehiagokan eskuratutako zazpi puntuko errentarekin ekingo dio itzuliko lehiari. Finala zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:00etatik aurrera.
Jaume Ponsarnauk zuzendutako taldean zanlantzan daude Tryggvi Hlinason, Malcoml Cazalon eta Xavi Rabaseda jokalariek parte hartzea, baina ilusioz ekingo diote Europako titulua lortzeko erronkari.