Itxi

Bilbao Basket

Babeslea

Gescrapek eta Bilbao Basketek akordioa bukatutzat eman dute

Erredakzioa

Industria hondakinen enpresa saskibaloi taldearen babesle nagusia zen, baina harremana bukatzea adostu dute bi aldeek. "Bi aldeek erarik onenean bukatzeko borondatea" azaldu dute.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Bilbao Basket eta Gescrap kontratua eteteko akordio batera heldu dira gaur. Industria hondakinen enpresa saskibaloi taldearen babesle nagusia zen, baina harremana bukatzea adostu dute bi aldeek.

Euskal taldeak komunikatu batean jakinarazi duenez, "bi aldeek erarik onenean bukatzeko borondatea" azaldu dute. Gescrapek taldea babesten ez jarraitzea erabaki zuen eta giroa erabat nahastu zen; izan ere, konpromisoa urtebetekoa zela defendatu zuen enpresak. Bilbao Basketek, ostera, kontratua lau urterako zela adierazi zuen.

Gescrapek eta Bilbao Basketek 2011ko irailean hasiera eman zioten harremanari. Akordioa 2014-2015 denboraldiaren amaierara arte zela iragarri zuten orduan. Gescrapek bi milioi euroko ekarpena egin behar zion urtero klubari.

Horrela, Bilbao Basketek Gescrap izendapena kenduko du elastikotik eta taldearen izen ofiziala Bizkaia Bilbao Basket izango da aurrerantzean.

Bilbao Basketek ez ditu akordioaren nondik norako ekonomikoak zehaztu.