Itxi

Bilbao Basket

Lukoil-Gescrap (64-85)

Gescrapek bolada onari eutsi dio Sofian

Erredakzioa

Lukoil Academic etxeko taldeak gauzak oso zail jarri dizkio Gescrapi lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean bilbotarrek norgehiagoka hautsi dute eta bulgariarrak etsi egin dute.

Fitxa teknikoa:

64 - Lukoil Academic Sofia (25+17+9+13): Heath (5), Green (13), Avramov (6), Abukar (11) eta Watkins (10) -hasierako bostekoa-; Massamba (4), Stoykov (2), Veselinov (5), Banev (8) eta Marinov (-).

85 - Grescrap Bizkaia (23+20+21+21): Zisis (7), Vasileiadis (15), Mumbru (13), Hervelle (9) eta Hamilton (19) -hasierako bostekoa-; Grimau (5), Pilepic (10), Moerman (-), Rakovic (6), Samb (-) eta Sergio Sanchez (1).

Partzialak: 25-23, 42-43- (atsedenaldia); 51-64 eta 64-85.

Gescrap Bizkaiak hirugarren garaipena jarraian lortu du Sofian, Eurocup txapelketan. Talde bizkaitarrak Lukoil Academic 64-85 hartu du mendean, eta hurrengo faserako sailkapena bideratuta utzi du.

Bilboko taldeak neurketa oso ondo hasi du; izan ere, bi hiruko saskiratu ditu jarraian eta markagailuan sei puntuko abantaila hartu du. Hala ere, Bulgariako taldea suspertu da eta markagailua berehala irauli du (15-10). Fotis Katsikarisek hutsartea eskatu behar izan du egoera bideratzeko.

Hutsarte horren ostean norgehiagoka ikaragarri parekatu da eta lehen laurdena orekarekin amaitu da. Bigarren laurdenean, saskiratzeen erritmoa moteldu da; izan ere, bi taldeek hiruko jaurtiketa asko egin dituzte, baina ez dute asmatu, baina parekotasunak jarraitu du. Hamilton bilbotarren saskiratzailerik onena izan da lehen zatian (13 puntu).

Atsedenaldiaren ostean bizkaitarrak partida hausten saiatu dira 0-8ko partzial batekin, eta lortu dute (42-52). Gescrapek defentsan estutu du eta bulgariarrek zailtasun handiagoak aurkitu dituzte saskiratzeko. Lukoil, ostera, okerrago aritu da defentsa lanetan.

Hirugarren laurdeneko albisterik txarrena Moermanen eskutik heldu da; izan ere, berriz lesionatu da. Oraingoan orkatila bihurritu eta kantxa utzi behar izan du.

Azken laurdenean Gescrapek hobekuntza eta garaipena baieztatu ditu hirugarren laurdenean neurketa hautsi ostean. Lukoilek etsi egin du eta bilbotarrek ederki aprobetxatu dute.

Fitxa teknikoa:64 - Lukoil Academic Sofia (25+17+9+13): Heath (5), Green (13), Avramov (6), Abukar (11) eta Watkins (10) -hasierako bostekoa-; Massamba (4), Stoykov (2), Veselinov (5), Banev (8) eta Marinov (-).85 - Grescrap Bizkaia (23+20+21+21): Zisis (7), Vasileiadis (15), Mumbru (13), Hervelle (9) eta Hamilton (19) -hasierako bostekoa-; Grimau (5), Pilepic (10), Moerman (-), Rakovic (6), Samb (-) eta Sergio Sanchez (1).Partzialak: 25-23, 42-43- (atsedenaldia); 51-64 eta 64-85.Gescrap Bizkaiak hirugarren garaipena jarraian lortu du Sofian, Eurocup txapelketan. Talde bizkaitarrak Lukoil Academic 64-85 hartu du mendean, eta hurrengo faserako sailkapena bideratuta utzi du.Bilboko taldeak neurketa oso ondo hasi du; izan ere, bi hiruko saskiratu ditu jarraian eta markagailuan sei puntuko abantaila hartu du. Hala ere, Bulgariako taldea suspertu da eta markagailua berehala irauli du (15-10). Fotis Katsikarisek hutsartea eskatu behar izan du egoera bideratzeko.Hutsarte horren ostean norgehiagoka ikaragarri parekatu da eta lehen laurdena orekarekin amaitu da. Bigarren laurdenean, saskiratzeen erritmoa moteldu da; izan ere, bi taldeek hiruko jaurtiketa asko egin dituzte, baina ez dute asmatu, baina parekotasunak jarraitu du. Hamilton bilbotarren saskiratzailerik onena izan da lehen zatian (13 puntu).Atsedenaldiaren ostean bizkaitarrak partida hausten saiatu dira 0-8ko partzial batekin, eta lortu dute (42-52). Gescrapek defentsan estutu du eta bulgariarrek zailtasun handiagoak aurkitu dituzte saskiratzeko. Lukoil, ostera, okerrago aritu da defentsa lanetan.Hirugarren laurdeneko albisterik txarrena Moermanen eskutik heldu da; izan ere, berriz lesionatu da. Oraingoan orkatila bihurritu eta kantxa utzi behar izan du.Azken laurdenean Gescrapek hobekuntza eta garaipena baieztatu ditu hirugarren laurdenean neurketa hautsi ostean. Lukoilek etsi egin du eta bilbotarrek ederki aprobetxatu dute.