Bilbao Basket
8. jardunaldia
Bilbao Basketek erakustaldia eman du FIATC Joventuten aurka
Erredakzioa
Fotis Katsikarisen taldeak jipoia eman dio Badalonako taldeari Miribillan (80-62). Gescrap Bizkaiako jokalariek partida borobila jokatu dute, eta garaipena aise lortu dute.
Gescrap Bizkaiak garaipen garrantzitsua lortu du, Miribillan FIATC Joventuti jipoia emanda (80-62). Talde beltzak erakustaldia eman du erasoan eta defentsan, eta atsedenaldiaren ostean norgehiagoka erabakita utzi du.
Bilboko taldeak partida intentsitatearekin hasi du, eta Mumbruk ederki gidatu du taldearen erasoa (18-8). Fotis Katsikarisen mutilek erraz agindu dute kantxan, eta Miribillako zaleek Gescrap Bizkaiaren saskiratzeekin gozatua hartu dute (25-9).
Bigarren laurdenean FIATC Joventutek erasoan gehiago sakatu du, baina Bilbao Basketek ondo erantzun du Zisisek eta Moermanek lortutako puntuekin (36-19). Talde beltzak gogor defendatu du bere saskia, eta taula azpian sendo jokatu dute. Atsedenaldian, 48-25 markagailuan goitik izan dira Katsikarisen mutilak.
Atsedenaldiaren ostean, FIATC Joventutek Tony Gaffneyren puntuekin markagailuan aldea murriztu du, baina Badalonako taldeak ezin izan du Gescrap Bizkaiaren defentsa senoda gainditu (59-36). Katsikarisen taldeak buru hotz mantendu du, eta hirugarren laurdena 61-43koarekin bukatu da.
Azkenengo laurdenean Bilbao Basketek erasoan berriro gogor sakatu du, eta intentsitate handiagoarekin jokatu du. Maldonadoren mutilek ezin izan dute markagailua irauli, eta Miribillak bere taldearekin gozatu ederra hartu du (80-62).
- Fitxa teknikoa.
80 - Grescrap Bizkaia (25+23+13+19): Zisis (14), Vasileiadis (2), Mumbru (14), Hervelle (2) eta Lamont Hamilton (12) -hasierako bostekoa-; Grimau (18), Pilepic (5), Moerman (7), Rakovic (6), Samb (-) eta Sergio Sanchez (-).
62 - FIATC Joventut (9+16+18+19): Fisher (11), Ventura (2), Enhambe (4), Gaffney (14) eta Kuzmic (4) -hasierako bostekoa-; Oliver (3), Barrera (8), Quezada (7), Trias (-), Savane (5) eta Llovet (4).
Partzialak: 25-9, 48-25 (atsedenaldia); 61-43 eta 80-62 (bukaera).