Itxi

Bilbao Basket

7. jardunaldia

Liderrak aise gainditu du Bilbao Basket

Erredakzioa

Fotis Katsikarisen mutilek 98-84 galdu dute Real Madrilen aurka. Pablo Lasoren mutilek erasoan erakustaldia eman dute, eta Bilboko taldeak ezin izan du defentsan eutsi.

01:12
Gescrap Bizkaia Bilbao Basket

Bilbao Basketek porrot gogorra jaso du Endesa Ligako liderraren aurka (98-84). Real Madrilek erasoan erakustaldia eman du, 18 hiruko eskuratuta, eta Katsikarisen mutilek ezin izan dute defentsan eutsi.

Pablo Lasoren taldea jaur eta jabe izan da neurketa aurreneko minutuetan, eta markagailuan alde polita hartu du (25-14) Llullen eta Miroticen puntuei esker. Hala ere Bilbao Basketek saskiratze garrantzitsuak eskuratu ditu, eta aurreneko laurdena 28-20ko markagailuarekin bukatu da.

Bigarren laurdenean Fotis Katsikarisen taldeak erasoan gogor sakatu du, eta Rakovicek markagailuan 28-28koa jarri du. Madrilgo taldeak ez dio Bilbao Basketi markagailuan aurrea hartzen utzi, eta kontraerasoekin min handia egin dute. Pociusek erakustaldia eman du kantxan, eta atsedenaldian 53-41ekoa izan da emaitza.

Atsedenaldiaren ostean, Real Madrilek erasoan berriro sakatu du, eta Rudy Fernandezek markagailuko aldea handitu du. Bizkaiko taldeak defentsan eusteko azko sufritu du, eta Lasoren mutilek hiruko ikusgarriak lortu dituzte. Hirugarren laurdenaren bukaeran, emaitza 78-62koa izan da.

Gescrap Bizkaia markagailuan 10 puntura hurbildu da (80-70), eta partidan berriro sartu da. Hala ere, talde zuriak erasoan oso sendo jarraitu du, eta garaipena aise lortu du. Azkenengo emaitza 98-84koa izan da.

Fitxa teknikoa.

98 - Real Madril (28+25+25+28): Suarez (3), Rudy (20), Mirotic (17), Llull (16) eta Begic (2) -hasierako bostekoa-, Draper, Rodriguez (4), Slaughter, Reyes (10), Carroll (8) eta Pocius (18).

84 - Grescrap Bizkaia (20+21+21+22): Zisis (7), Rakovic (9), Mumbru (16), Hervelle (15) eta Vasileiadis (12) -hasierako bostekoa-, Pilepic, Hamilton (16) eta Grimau (9).