Bilbao Basket
Giharretako lesioa
Raul Lopez hiru aste inguru kantxetatik at egongo da
Erredakzioa
Gescrap Bizkaia taldeko jokalariak Buducnosten aurkako norgehiagokan min hartu zuen, eta hiru aste inguru kantxetatik at egongo da, eskuin izterreko giharretako hausturagatik.
-
Raul Lopez. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniarrak norgehiagoka atsedenaldia heldu aurretik utzi behar izan zuen, eta gaur eskuineko izterrean 1. mailako haustura duela baieztatu dute.
Berreskuratze prozesua ondo betetzen badu, Raul Lopez abenduan itzuliko da kantxetara. Guztira, 6 patida galduko lituzke, Endesa Ligako hiru (Real Madril, Juventut eta Fuenlabrada), eta Eurocupeko beste hiru (Spirou Charleroi eta Lukoil Academic Sofiaren aurkako bi partidak).