Itxi

Bilbao Basket

Asteazkenetik aurrera

ETBk eta eitb.com-ek Gescrapen ibilbidea jarraituko dute Eurocupen

Erredakzioa

Bilboko taldea aste honetan, asteazkenean, estreinatuko da Miribillako Bilbao Arenan, KK Buducnost Montenegroko taldearen aurrean.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaia Eurocup txapelketa irabazteko faboritoen artean abiatuko da. Bilboko taldea aste honetan, asteazkenean, estreinatuko da Miribillako Bilbao Arenan, KK Buducnost Montenegroko taldearen aurrean.

KK Buducnost aurkari izateaz gain, Gescrapek Bulgariako Lukoil Academic eta Belgikako Belgacom Spirouren kontra jokatu beharko du B multzoan.

Real Madrilek bost aldiz irabazi du txapelketa, Bartzelonak eta Valentziak bi, eta Baskonia eta Joventut ere lehiaketako txapeldunak izan dira.

Errekopa, gero Saporta Kopa, ondoren ULEB eta orain Eurocup deitu diote txapelketari. Aurten Lauko Finalaren formatoa desagertuko da eta final klasikoa jokatuko da, hau da, partida bakarrera. Finalaurreko kanporaketek, ostera, joaneko eta itzuliko norgehiagoka izango dituzte.

ACB Ligako hiru taldeak (Valentzia eta Cajasol), Turkiako Galatasaray, Errusiako Unics Kazan eta Zagrebeko Cibona (Kroazia) faboritoak dira.

Eurocupeko multzoak:

A multzoa
BC Budivelnik Kiev (UKR)
CEZ Basketball Nymburk (RCH)
Hapoel Migdal Jerusalem (ISR)
BC Prienai (LIT)

B multzoa
Belgacom Spirou Basket (BEL)
Gescrap Bilbao Basket (ESP)
KK Buducnost VOLI (MNG)
Lukoil Academic Sofia (BUL)

C multzoa
Artland Dragons (ALE)
BC Triumph Lyubertsy (RUS)
Le Mans Sarthe Basket (FRA)
VEF Riga (LET)

D multzoa
Banvit BK Bandirma (TUR)
BC Azovmash Mariupol (UKR)
s.Oliver Baskets Wurzburg (ALE)
Valentzia Basket (ESP)

E multzoa
BC Donetsk (UKR)
Galatasaray Medical Park (TUR)
PBC Lokomotiv Kuban Krasnodar (RUS)
Trefl Sopot (POL)

F multzoa
Panionios BC Athens (GRE)
Stelmet Zielona Gora (POL)
Telenet Oostende (BEL)
Unics Kazan (RUS)

G multzoa
Cholet Basket (FRA)
KK Cibona Zagreb (CRO)
Ratiopharm Ulm (ALE)
Spartak St. Petersburg (RUS)

H multzoa
Cajasol (ESP)
Estrella Roja Belgrado (SRB)
Dinamo Banco di Sardegna Sassari (ITA)
Orleans Loiret Basket (FRA)