Itxi

Bilbao Basket

Giharretako lesioa

Adrien Moermanek ezin izango du Unicajaren aurka jokatu

Erredakzioa

Frantziako pibotak eskuin hankako soleoan giharretako haustura duela baieztatu du Gescrap Bizkaiak. Katsikarisek errotazioak aldatu beharko ditu Malagako taldearen aurka.

  • Moerman Heurtelen aurka. Argazkia: EFE

    Moerman Heurtelen aurka. Argazkia: EFE

Adrien Moerman Frantziako pibotak ezin izango du Unicajaren aurkako neurketa jokatu, eskuineko hankan giharretako haustura baitu. Moermani erresonantzia magnetikoa egin diote, eta eskuin hankako soleoan giharretako haustura duela konfirmatu dute. Bilbao Basket bilakaeraren zain egongo da hurrengo egunetan, baina igandean baja izango da.

Gainera Alex Mumbruk, Fran Pilepicek eta Raul Lopezek ere arazo fisikoekin izan dira astean zehar, baina Malagako taldearen aurka jokatzeko prest egongo dira.