Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Gescrap-Buducnost partida azaroaren 7an, 20:15ean jokatuko da

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak asteazkenen horretan jokatuko du Eurocupeko estreineko norgehiagoka Bilbao Arenan.

  • Hervelle eta Mumbru Valladoliden aurka jokatutako partidan. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaia Bilbao Basketek Buducnosten aurka ekingo dio Eurocup txapelketari. Etxean jokatuko du lehen partida talde bizkaitarrak. Azaroaren 7an, 20:15ean hasiko da noregehiagoka.

Bilbao Basket Eurocupeko B multzoan dago Montenegroko Buducnost VOLI, Charleroiko Belgacom Spirou (Belgika) eta Lukoil Academic (Sofia, Bulgaria) taldeekin.

Etxean ekingo dio txapelketari Buducnosten aurka. Bigarren jardunaldian Belgikan jokatuko du Belgacom Spirouren aurka, eta lehen itzuliko azken partida Bulgariako hiriburuan, Sofian, jokatuko du Lukoil Academicen aurka.

Bigarren itzuliako lehen partidan, Lukoil Academic izango du aurkari Bilbao Arenan. Ondoren, Buducnosten aurka jokatuko du Montenegron, eta etxean bukatuko du ligaxka Belgacom Spirouren aurka jokatuta.