Itxi

Bilbao Basket

Valladoliden kontra

Sufritutako garaipena Gescrapentzat (70-76)

Erredakzioa

Fotis Katsikarisen gizonek laugarren garaipena jarraian eskuratu dute Ligan, Valladolid mendean hartuta. Vasileiadis eta Tripkovic izan dira saskiratzaile nagusiak, 24 punturekin.

03:00
Valladolid-Gescrap

Gescrap Bizkaiak laugarren garaipena jarraian erdietsi du Endesa Ligan Valladold taldea 70-76ko markagailuarekin mendean hartuta. Garaipen honekin sailkapen nagusiaren goiko postuetan kokatu dira bizkaitarrak.

Aurkaria baino gehiago izan da Fotis Katsikarisen taldea lehen zatian, atzean zein erasoan. Jaun eta jabe izan dira, eta atsedenaldian 12 puntuko errenta zuten (31-43). Vasileiadisek 13 puntu egin ditu aurreneko 20 minutuetan.

Hirugarren laurdenean etxekoak suspertu dira, markagailuan hurbildu eta azken hamar minutuei bost puntuko aldearekin ekin die Bilbao Basketek. Tripkovicek partida maldan gora jarri dio Gescrapi.

37. minutuan, Kostas Vasileiadisek jarraian egindako bi jokaldik (hirukoa eta birrintzea) partida erabakiko zutela uste arren, ez da horrela izan. Tripkovic agertu da berriro ere eta neurketa jaurtiketa libreetan irabazi du Bilbao Basketek.

Fitxa teknikoa:

70 - Blancos de Rueda (13+18+18+21): Renfroe (9), Grimau (-), Mohammed (3), Martin (10), Hunter (3) -hasierako bostekoa, Tripkovic (24), O'Leary (10), Sinanovic (10), Cizauskas (1) eta Navarro (-).

76- Gescrap Bizkaia Bilbao Basket (19+24+13+20): Zisis (4), Vasileiadis (24), Mumbru (10), Hervelle (4), Hamilton (12) -hasierako bostekoa-, Rakovic (4), Raul Lopez (14), Moerman (-), Grimau (4) eta Pilepic (-).