Itxi

Bilbao Basket

62-78 Lagun Aroren aurka

Bilbao Basketek Euskal Kopa irabazi du, Ilunben

Erredakzioa

Bizkaiko taldeak Euskal Kopako hirugarren edizioa irabazi du Gipuzkoa Basket 62-78 gaindituta. Intentsitate handiko neurketa izan da, baina bi taldeek akats gehiegi egin dituzte.

05:07
Bilbao Basketek irabazi du Euskal Kopa

Bilbao Basketek 2012ko Euskal Kopa irabazi du, Lagun Aro Gipuzkoa Basket 62-78 gaindituta. Fotis Katsikarisen taldea nagusi izan da ia neurketa osoan, eta Sito Alonsoren mutilek ezin izan dute markagailua irauli. Lamont Hamiltonek erakustaldia eman du taula azpian.

Gescrap Bizkaia nagusi izan da lehenengo laurdenean, eta markagailuan goitik mantendu da. Bi taldeen arteko borroka ikusgarri izan da, baina Sito Alonsoren mutilek baloi gehiegi galdu dituzte erasoan. Bilboko taldeak jaurtiketa libre ugari sartu dite, eta aurreneko laurdena 18-20koarekin bukatu da.

Bigarren laurdenean Fotis Katsikarisen mutilek markagailuan abantaila polita hartu dute (20-27). Woodsek saskiraketa garrantzitsuak eskuratu ditu Gipuzkoa Basketentzat, baina Bilboko taldeak erasoan ederki asmatu du, eta 14 puntuko aldea lortu du (29-43). Lagun Arok atsedenaldia heldu aurretik gogor sakatu du, eta 0-6ko partzialari esker 35-43koa jarri du Ilunbeko markagailuan.

Lagun Arok defentsa asko sendotu du hirugarren laurdenean, eta pixkanaka markagailuan hurbildu egin da. Javi Salgadok hiruko ikusgarri batekin puntu bakarrera jarri du Gipuzkoako taldea (50-51), baina Alex Mumbruk azkenengo segundoan beste hiruko eder batekin 50-54koa jarri du.

Bilbao Basketek berriro gogor sakatu du erasoan, azkenengo laurdenean, eta Lamont Hamiltonek erraz agindu du taula azpian. Katsikarisen mutilek markagailuan aldea handitu egin dute (56-67), eta Lagun Arok ezin izan du erantzunik eman. Azkenengo emaitza 62-78koa izan da.