Bilbao Basket
Enpresaren erabakia
Gescrap marka taldearen izen ofizialetik ezabatzeko eskatu diote ACBri
Erredakzioa
Talde bizkaitarraren babesleak komunikatu baten bitartez adierazi du, Bilbao Basket enpresaren "konfiantzaz abusatzen" ari dela.
-
Gorka Arrinda, Bilbao Basketeko akziodun nagusia. Argazkia: EFE
Bilbao Basketek Gescrapekin duen aferaren inguruko iritzia eman du astearte honetan, eta Gorka Arrinda Bilbao Basketeko akziodun nagusiak emandako prentsaurrekoaren ondoren, Gescrapek komunikatu bat egin du, Bilbao Basket bere konfiantzaz abusatzen ari dela esanez.
"Iragan denboraldian egoera ekonomiko zail batetik ateratzen lagundu genion Bilbao Basketi, haren helburuak bete ahal izateko, eta horrela eskertzen digute. Hau da gure enpresan sentitzen duguna", adierazi du Gescrapek komunikatuan.
Gescrapen komunikatuak dioenez, "hainbat aldiz eskatu zaio Bilbao Basketi Gescrap marka ez erabiltzeko. Batzarretan, telefonoz izandako hizketaldietan, eskatu diegu gure marka ez erabiltzeko". ACBri enpresaren izena taldeko izen ofizialetik kentzeko eskatu diotela ere jakinarazi du Gescrapek.