Bilbao Basket
Arazoak babeslearekin
Gescrapekin duen kontratua lau urtekoa dela dio Bilbao Basketek
Erredakzioa
Klub bizkaitarrak babeslearekin duen kontratuaren induruko iritzia eman du astearte honetan. Klubak dioenez, hitzezko kontratua dute Gescrapekin, eta azkeneraino iristeko prest daude.
-
Gorka Arrinda, Bilbao Basketeko akziodun nagusia, eta Pedrag Savovic, taldeko presidentea. Argazkia: EFE
Bilbao Basketen eta Gescrapen arteko afera, argitzeke dago. Gescrapek babes akordioa bertan behera utzi nahi zuela esan ondoren, Bilbao Basketek bereari gusten dio, eta talde bizkaitarrak bere ikuspuntua azaldu du.
Bizkaia Bilbao Basketen ustez, hitzezko kontratua dute Gescrapekin, eta bere partetik, bete egingo duela adierazi du. Akordio batera iristea dute helburu, baina akordiora iristea ezinezkoa izatekotan, epaitegietara joko luke Bilbao Basketek.