Itxi

Bilbao Basket

Fitxaketa

Bilbao Basketek Malcolm Cazalon hegalekoa fitxatu du, denboraldi amaierara arte

EITB MEDIA

Cazalon, 23 urtekoa eta 1,98 metrokoa bera, SIG Strasburg taldetik iritsi da. Frantzian, Belgikan, Liga Adriatikoan, NBAko garapen ligan eta NBAn aritu da; azken horretan, Detroit Pistonsen. Bilboko klubaren aurreikuspena da laguntzea "hiruko jaurtiketetan, errebotean eta trantsizio jokoan".

  • Malcolm Cazalon Frantziako Ligatik iritsi da Bilbao Basketera. Argazkia: Bilbao Basket.

    Malcolm Cazalon Frantziako Ligatik iritsi da Bilbao Basketera. Argazkia: Bilbao Basket.

Surne Bilbao Basketek Malcolm Cazalon hegalekoa fitxatu du, 2024-25 denboraldiaren amaierara arte, Bilboko klubak astelehenen arratsaldean iragarri duenez. Cazalon, 23 urtekoa eta 1,98 metrokoa bera, SIG Strasburg taldetik iritsi da Bilbora, eta Frantzian, Belgikan, Liga Adriatikoan, NBAko garapen ligan eta NBAn aritu da; azken horretan, Detroit Pistonsen. Bilboko klubaren Kirol Zuzendaritzaren aurreikuspena da laguntzea "hiruko jaurtiketetan, errebotean eta trantsizio jokoan".

2024-25 denboraldian, SIG Strasburgen, Cazalonek, batez beste, 10,3 puntu sartu ditu partidako, eta 3,7 errebote hartu; halaber, hiruko jaurtiketetan, % 43,8ko estatistika erdietsi du. "Espero dugu laster egokitzea; izan ere, liga zail batetik dator, Frantziako Ligatik, hain zuzen ere", adierazi du Bilbao Basketek; Cazalon biaren eta hiruaren posizioetan ibiliko da.

Hala, hegaleko frantziarrak denboraldia amaitu arte indartuko Bilbao Basket. Bilboko taldea, behin-behinean, hamahirugarren postuan dabil Endesa Ligan, eta final laurdenetarako sailkatuta dago FIBA Europa Kopan; kanporaketa horretan, Tofas Bursa izango du aurkari.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
29 15:10 - 17:15 ERREMONTEA | Berria Txapelketako finala: Goikoetxea V-Goikoetxea VI vs Guurutxaga-Eskudero
29 17:05 - 20:00 PILOTA | B Serieko Buruz Burukoaren atarikoa: Agirre vs Senar

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen