Bilbao Basket
Lagapena
Bassala Bagayokok utzita jokatuko du Zornotzan
Agentziak | EITB Media
Maliko jokalariak (18 urte ditu, eta 2,07 metroko altuera) asteazkenean egin zuen debuta Bilbao Basketekin, Choleten aurka jokatutako Europa Kopako partidan.
-
Bassala Bagayoko Argazkia: @bilbaobasket
Bassala Bagayoko pibotak Teknei Bizkaia Zornotzan (Bigarren FEB) jokatuko du utzita denboraldia amaitu arte, Surne Bilbao Basketek baieztatu duenez.
Maliko jokalariak (18 urte ditu, eta 2,07 metroko altuera) iragan asteazkenean egin zuen debuta Bilbao Basketekin, Choleten aurka Frantziako pistan jokatutako Europa Kopako partidan. 6 minutu jokatuta, 2 errebote hartu zituen, biak erasoan.
2021ean, Fuenlabradan ari zenean, ACBn debutatu duen jokalaririk gazteena bihurtu zen, 14 urte, 7 hilabete eta 15 egun zituela egin baitzuen debuta, baina 2022ko azarotik jokatu gabe zegoen, belauneko lesio larri baten ondorioz.
Dena den, Bilboko taldeak argitu duenez, "Bagayokok Endesa Ligan eta FIBA Europe Cup txapelketan 'beltzezko gizonekin' minutuak jokatzeko aukera izango du".
CESIÓN: Bassala Bagayoko jugará cedido en Teknei Bizkaia Zornotza https://t.co/0QiEUknHOz pic.twitter.com/EWySVBx26U
— Surne Bilbao Basket ¿ (@bilbaobasket) January 31, 2025