Bilbao Basket
Eurocup
Buducnost, Spirou eta Lukoil Academic Sofia, Gescrapen arerioak
Erredakzioa
Buducnost Montenegroko Ligako eta Kopako egungo txapelduna da eta iragan denboraldian Eurocupeko final-laurdenetaraino heldu zen. Etxean beti zailtasun handiak jartzen dituen taldea da.
-
Argazkia: EFE
Spirou Charleroi Euroligatik dator eta Belgikako Ligako azpitxapelduna da. Bestalde, PBC Lukoil Academic Bulgariako ligako eta kopako txapelduna da.
Valentzia Eurocupeko azpitxapelduna da eta lehen fasean Turkiako Banvit BK Bandirma izango du aurkari. Cajasol Sevillak Dinamo Sassari izango du aurrean, gaur egindako zozketaren arabera.
Guztira, zortzi multzo zozkatu dira eta bakoitzak lau talde ditu. Multzo bakoitzeko bi talde onenak 'Last 16'era sailkatuko dira. Bertan lau taldeko lau multzo osatuko dira eta hortik final-laurdenak aterako dira. Final-laurdenak eta finalerdiak kanporaketa formatoan jokatuko dira. Finala norgehiagoka bakarrean erabakiko da.
A multzoa
Basketball Nymburk (CZE).
Hapoel Migdal Jerusalem (ISR).
BC Budivelnik Kiev (UKR).
BC Prienai (LIT).
B multzoa
GESCRAP BIZKAIA BILBAO (ESP).
KK Buducnost Voli (MNE).
Belgacom Spirou Charleroi (BEL).
PBC Lukoil Academic (BUL).
C multzoa
Le Mans Sarthe Basket (FRA).
BC Triumph Lyubertsy (RUS).
VEF Riga (LET).
Artland Dragons (ALE).
D multzoa
VALENCIA BASKET (ESP).
Banvit BK Bandirma (TUR).
BC Azovmash Mariupol (UKR).
s.Oliver Baskets Wurzburg (ALE).
E multzoa
Galatasaray Medical Park (TUR).
PBC Lokomotiv Kuban (RUS).
BC Donetsk (UKR).
Trefl Sopot (POL).
F multzoa
Unics Kazan (RUS).
Panionios BC Athens (GRE).
Telenet Oostende (BEL).
Stelmet Zielona Gora (POL).
G multzoa
BC Spartak San Petersburgo (RUS).
KK Cibona Zagreb (CRO).
Cholet Basket (FRA).
Ratiopharm Ulm (ALE).
H multzoa
CAJASOL SEVILLA (ESP).
Dinamo Sassari (ITA).
Estrella Roja Diva (SRB).
Orleans Loiret Basket (FRA).