Itxi

Bilbao Basket

FIBA Europe Cup

Surne Bilbao Basketek Sardinian ekingo dio FIBA Europe Cupeko bigarren faseari, Dinamo Sassariren kontra

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Beltzezko gizonek Cholet eta Le Portel Frantziako taldeak eta Sardiniako Dinamo Sassari izango dituzte aurkari. Talde bakoitzeko lehen bi sailkatuek lortuko dute final laurdenetarako txartela.

  • Bilbao Basketen artxiboko argazkia, Prievidza taldearen aurkako partida batean

    Bilbao Basketen artxiboko argazkia, Prievidza taldearen aurkako partida batean. EFE

Surne Bilbao Basketek honako talde hauen aurka jokatu beharko du FIBA Europe Cupeko bigarren fasean: Frantziako Cholet eta Le Portel eta Sardiniako Dinamo Sassari.

Lehen partida Sardinian izango dute Jaume Ponsarnauren mutilek, abenduaren 4an, Banco di Sardegna Sassariren aurrean. Ondoren, etxean jasoko dituzte Cholet Basket eta ESSM Le Portel, abenduaren 11n eta urtarrilaren 8an, hurrenez hurren. Ordutegiak zehazteke daude.

Handik astebetera, urtarrilaren 15ean, itzuliko neurketei ekingo diete: lehena, etxean, Sardegna Sassariren aurka, eta beste bi partidak Frantzian, Choleten kontra urtarrilaren 29an eta Le Portelekin, otsailaren 5ean.

16 taldek jokatuko dute FIBA Europe Cupeko bigarren fasea, lauko lau multzotan antolatuta. Surne Bilbao Basket L taldean lehiatuko da.

Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek final laurdenetarako txartela eskuratuko dute. Ondoren, joan-etorriko zuzeneko kanporaketak izango dia: martxoaren 5ean eta 12an. Finalaurrekoetan ere formatu bera izango da, martxoaren 26an eta apirilaren 2an. Finala apirilerako aurreikusi dute, apirilaren 16rako eta 23rako.

Bilbao Basketek Casillan jokatu ditu lehen faseko etxeko neurketak (5.000 ikuslerentzako edukiera). Pabiloi historikoak 25 urte beteko ditu, eta lekuari omenaldia ari dira egiten eraitsi baino lehen, klubaren 25. urteurrenarekin batera. Bigarren fasea non jokatu erabaki beharko dute orain, Miribillan ala Casillan.