Itxi

Bilbao Basket

Kanaria Handiaren aurka

Mumbru: 'Denboraldiaurrea gogorra izan da, baina prest gaude'

Erredakzioa

Gescrap Bizkaia taldeko kapitainak taldea Ligako aurreneko jardunaldira "sasoi onean" helduko dela baieztatu du, Caja Laboralen aurka garaipen garrantzitsua lortu ostean.

  • Mumbru. Argazkia: EITB

    Mumbru. Argazkia: EITB

Alex Mumbru Gescrap Bizkaia taldeko kapitainak Ligako aurreneko neurketara "sasoi onean" helduko direla azaldu du. Bilboko taldeak Kanaria Handiaren aurka jokatuko du Las Palmasen. Talde beltzak Kanaria Handiaren etxean jokatu dituen zortzi norgehiagokak galdu egin ditu.

"Denboraldiaurrea gogorra izan da, baina prest gaude. Caja Laboral gainditu berri dugu, eta Liga ondo hastea garrantzitsua da", azaldu du Mumbruk.

Kanaria Handia "entrenatzaile ona duen talde sendoa" dela adierazi du katalanak. "Haiek nola jokatu nahi duten oso argi daukate, baina irabazteko 40 minutuetan maila ematen saiatuko gara", azaldu du Alex Mumbru kapitainak.